Skip to main content
EU
Kluba

Bilborako hamar autobusak 11:30etan eta 19:00etan irtengo dira Eibartik

Viajes Premier Class-ek, bihar San Mames-era hurreratuko diren Eibar-eko zaletuentzat antolatu dituen hamar autobusak 11:30etan eta 19:00etan irtengo dira.

11:30etan hiru autobus irtengo dira ( 01etik 03ra zenbakituak) Toribio Etxeberria kaletik, ticket zuriak dituzten horiek sartu ahal izango dira.

Gainerako zazpi autobusak (01etik 07ra zenbakituak) 19:00etan irtengo dira Untzagako oinezkoen alderditik ( Jubilatuen etxetik Euki-ra arte) ticket horiak dituztenentzako.

Bidaiari guztiak joaneko bidaian erabilitako autobus berberean itzuli beharko dute. Oraingo honetan, ez da autobusik irtengo hotel alboan dagoen Eibarko autobus geltokitik. Erabiltzaile guztiek tiketa mantendu beharko dute itzultzerako orduan azken hau aurkeztu beharko delako.

Bilbon, autobusak Abandoibarra Etorbidera (Euskalduna Jauregiaren ondoan) helduko dira eta leku beretik 00:30etan irtengo dira.