Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Armaginak bolada onean dagoen Barcelona B jasotzen dute

S.D. Eibarrek, 32. Jardunaldiari dagokion neurketan, F.C. Barcelona "B" jasoko du. Larunbat honetan, 29, 18:30etan, Ipuruara etorri ezin diren zaletuak ETB, TV3 LaLigaTV.es – en bidez, jarraitu ahal izango dute neurketa hau.

Eusebio Sacristanek zuzentzen duen taldeak, une apartan heltzen dire, agian martxoan egoera forma hoberenean dagoen taldea izanik, 10 puntu lortuz azken 12tik azkenengo lau neurketetan; Mallorcan irabaziz, Ponferradinari irabaziz, Coruñan berdinduz eta Alavesi irabaziz.

Nahiz eta igo ezin, sailkapeneko seigarren postua okupatzen dute, playoffa jokatzeko azkenengo postua. 13 garaipenekin, porrotak bezainbeste eta bost berdinketekin, guztira 44 puntu pilatu dituzte.

Bestalde, Eibarrek, sailkapeneko lehen postua jarraitzen du kokatua, zazpigarren jardunaldiz jarraian. Garitanorenak, Mirandesen aurka jokaturiko partidu apartarekin (1-4), bi berdinketa errenkadako bolada apurtzen dute eta zaletuen ilusioa bizitu, are gehiago.

54 punturekin, bigarrena baino bat gehiago eta, hirugarrena baino bost gehiago, eibartarrak, txapelketako bigarren itzulian porrota ezagutu gabe jarraitzen dute.