Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Armaginak lehen sailkatuaren gainetik

S.D. Eibarrek Ipurua urteari agur esaten dio R.C. Deportivo liderraren aurkako merezitako 2-1eko garaipenarekin. Armaginak, egoera txarra apurtzeaz gain, liderrari irabazi diote euren maila gorena erakutsita eibartar zaletuen aurrean

Eraso zoragarri batekin, Garitanok zuzenduriko lehen zati aparta burutu zuen, baloia guztiz bereganatuta. Hala eta guztiz ere, lehen aukera Deportivorentzat izan zen, Juan Dominguezek 8. minutuan egindako jaurtiketa batekin. Baina, minutura, Eibarrek erakutsi du bera izango zela partiduaren erritmoa eramango zuena. Gilvan izan zen armaginen lehen aukera eduki zuena.

Aurkariaren arean joan etorriak eginik, hurrengo aukera Morales eta Navasen artean egin zuten. Madrildarraren erdiraketa, sevillanoak buruz bikain ikutu, baina baloia atezainaren eskuetan amaitu du.

Baina lehen gola ez zion bigarren zatiari itxaron, 39ean armaginak beraien gola jarri zuten markagailuan. Kijeraren erdiraketa bat atzelariak aldendu ondoren, Arruabarrenak area ertzean, boleaz baloiari eman zion zetorren bezala, bere jaurtiketa bikaina zutoin ondotik sartu zen, Luxen eskutik urruti.

Bigarrenean, Deportivo sendo atera zen baina Eibar geldiezin bat, ikusgarri atzealdean, Fernando Vazquezen taldearen ahaleginak ezerezean utzi zituen. 78. minutuan, Gilvan kontraeraso baten hegaletik joan zen, bere erdiraketa Arruabarrenarengana bidali zuen eta honek baloia sareetara bultzatu zuen "gol" hitza zaletuei ateraz. Gol erabakigarria, hala ere, 89. minutuan Deportivok tarteak murriztu zituen Luisen golari esker.

Gola lortuagatik ere, liderrak ez zuen denborarik izan markagailua berdintzeko. Oraingoan, hiru puntuak etxean gelditu ziren eta armaginak berriro ere partidu bat irribarrez amaitu zuente.

FICHA TEKNIKOA

EIBAR: Xabi, Boveda, Kijera, Arregi, Arruabarrena, Gilvan (Capa 81"), Dani Garcia, Morales (Errasti 58"), Diego Rivas (Diego Jimenez 71"), Jota eta Raul Navas.

DEPORTIVO: Lux, Manuel Pablo (Luis Fernandez 72"), Bergantiños, Marchena, Borja, Juan Dominguez, Laure, Luisinho, Culio (Nuñez 77"), Seoane (Rudy 85") eta Kaka.

GOLAK: 1-0 Arruabarrena 39", 2-0 Arruabarrena 78" eta 2-1 Luis 89"

EPAILEA: Jose Maria Sanchez Martinez (Murtziarra) txartel horia erakutsi die Gilvan eta Errasti etxekoeti eta Culio eta Luisinho bisitariei.