Skip to main content
EU

Mendizorrotzako sarreren zozketako saridunen zerrenda

Mendizorrotzako sarreren zozketan saritutako abonatuek Orsaixanen jaso ahal izango dituzte bihartik (09:30tatik 13:30tara eta 15:30etatik 19:00tara) asteazkenera arte (09:30tatik 13:30tara).
287 abonatuk izan dute saria, 9. inskripziotik 209.era, kasu batzuetan izen-ematea banakakoa baitzen eta beste batzuetan bikoitza.

SARIDUNEN ZERRENDA OSOA

Gasteizerako autobusak
Sarrera jasotzen duten abonatuek Mendizorrotzako autobus-txartela ere eskuratu ahal izango dute Orsaixanen, baita partidarako sarrera Internet bidez erosi duten peñek eta zaleek ere.
Busak ostegunean bertan irtengo dira Ipuruako A aparkalekutik, 17: 30etik aurrera.