Skip to main content
Lehen Taldea

Lillok gihar distentsioa du eskuin hankan

Eibarren atzelaria den Manuel Castellano "Lillo"-k gihar distentsioa du eskuin hankan eta datorren astean ikusiko da ea Villarreal-en aurka jokatzeko prest egongo den.

There are no reactions yet. Be the first!

Lillo 26. minutuan erretiratu zen atzo zelaitik Tarbes-en (Frantzia) Toulouse-en aurka jokatu zen lagunartekoan.

Aspeko (Alicante) futbolariari gaur goizean egin dizkiote frogak Mutualiaren Donostiako Pakea Klinikan. Gihar haustura ezeztatu da bertan, eta distentsio bat duela baieztatu da.

Lesio honek ez du zerikusirik pasa den denboraldi amaieran izandakoarekin, duela aste gutxi batzuk arte taldetik kanpo utzi zuena.