Liga F, atarikoa | Teloiaren jaitsiera
Emakumezkoen lehen taldeak azken partida jokatuko du igandean, Sevilla FCren aurka, zortzigarren postuaren bila borrokan
Emakumezkoen lehen taldeak teloia jaitsiko du igandean, denboraldi borobila itxiz. Sevilla FCren aurka jokatuz egingo du, Sevillan bertan, eta zortzigarren postuagatik borrokatuz. Honek hurrengo denboraldian Erreginaren Kopako lehen bi kanporaketak ez jokatzea ekarriko luke.
Eibarrek azken bi partidak galdu ditu, nahiz eta azkenekoan partida borobila egin batez ere defentsiboki. Sentsazioak hobetu eta berreskuratu zituen Yerai Martinen taldeak Valencia CFren aurkako partidarekin alderatuta. Armaginek badakite azken partida honetan zortzigarren postua dutela jokoan, baina kasu okerrenean ere bederatzigarren postuan geratuko lirateke. Honek suposatzen du Lehenengo Mailan egindako denboraldi guztien artean sailkapenik onena egingo luketela hala eta guztiz ere, eta hau historikoa izango litzateke.
Sevilla FCk, presio gutxiagorekin bai berdinketa eta baita garaipena ere nahikoa zaielako zortzigarren postuan geratzeko, horrengatik ere borrokatuko du igandean. Talde andaluziarrak bolada hobeagoa egin du azken partidetan Eibarrek baino, bi garaipen (Real betis eta Levante UD) eta berdinketa batetatik (Deportivo de La Coruña) baitator. Azken partida haien etxean jokatzeak heuren alde jokatu dezake igandean.
Aurrez aurre
SD Eibarren bolada:
SD Eibar 0-2 Atlético de Madrid
Valencia CF 2-0 SD Eibar
SD Eibar 1-1 RCD Espanyol
Real Sociedad 0-0 SD Eibar
SD Eibar 0-3 Real Madrid CF
Sevilla FCren bolada:
Deportivo de La Coruña 1-1 Sevilla FC
Sevilla FC 2-0 Levante UD
Real Betis Fem 1-1 Sevilla FC
FC Barcelona 5-1 Sevilla FC
Sevilla FC 2-1 Madrid CFF
SD Eibarren golegileak:
Andrea Á., Campos, E. Pizarro, Elba – 3 goles
Monnecchi, Carmen Á., Mariana – 2 goles
Sevilla FCren golegileak:
Natalia - 10 goles
Gio - 5 goles
SD Eibarreko asistentzia gehieneko jokalaria:
Margheritta Monnecchi – 4 asistencias
Sevilla FCeko asistentzia gehieneko jokalaria:
Gemma - 4 asistencias