Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Lejeune: Elkarrengandik hurbilago jokatu behar dugu eta atzealdean sendo eta irmoagoak izan

Eibarreko jokalari frantziarrak taldeak defentsan hobetu behar duela nabarmendu du

Florian Lejeune SD Eibarreko atzelariak taldearen egoera aztertu du gaur Atxabalpeko prentsaurrekoan. “Defentsan hobetu behar dugu eta denboraldi hasieratik egiten ari garena egiten jarraitu”.

Gaurko entrenamenduan Fran Rico, gastroenteritis baten ondorioz, eta Iván Ramis, muskuluetan gainkarga batekin min hartuta, falta izan dira. Nano Mesa, aldiz, taldera itzuli eta normaltasunez entrenatu da.

“Azken bi jardunaldietan hutsegiteak egin ditugu, baina golak ere sartzen ditugu. Elkarrengandik hurbilago jokatu behar dugu, orekatuago, atzean sendo eta irmoagoak izan eta konzentrazio handiagoarekin lehiatu. Xehetasun ugari hobetu behar ditugu”.

Pasa den astelehenean La Ligako Ekitaldian Liga 1/2/3-ko atzelaririk onenaren saria jaso eta gero, Lejeune “oso pozik eta zoriontsu” dagoela adierazi du “hain sari handia jasotzeagatik”.

Villarrealen aurkako partidua berarentzat berezia izango al den galdetu diotenean (bi urte igaro zituen talde horian 2011 eta 2013 bitartean, minutuak tartekatuz lehenengo eta bigarren taldeen artean), ez dio garrantzi handirik eman. “ Han ez ditut hainbeste urte igaro, garrantzitsuena orain Eibarren nagoela da eta irabazi nahi dut”.

“Intentsitate handiko partida izango da, zelai erdian asko jokatuko da. Elkarrengandik inoiz baino hurbilago jokatu behar dugu. Villarrealek kili-kolo hasi zuen denboraldia baina orain ondo daude, irabazten dute eta talde indartsua dira”.

Aurkariaren jokalarien artean, Lejeunek Cédric Bakambu nabarmendu du: “abiadura eta gola dauka eta lerro artean ondo jokatzen du”. “Kalitate handia dauka”. Era berean, Castellóko taldeak “jokalari oso onak” dituela azpimarratu du.