Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Laura Martí, SD Eibarreko atezain berria

AEM Lleidatik datorren atezainak Eibarrekin kontratua sinatu du hurrengo bi denboraldietarako

There are no reactions yet. Be the first!

Laura Martí atezaina errefortzu bilakatu da Eibarren porterian, 2027ko ekainera arte sinatuta talde armaginarekin.

Laura Martík bere ibilbide futbolistiko guztia darama AEM Lleida taldean, non 2016an hasi zen infantil taldean, 13 urte besterik ez zituenean. 2020an, 17 urterekin, lehen taldearekin debutatu eta 2021an 1ª RFEF mailara igoera lortu zuen.

1RFEFen AEM taldearekin daramatzan hiru denboraldietan, atezaina partiden %88an izan da titular, 6.000 minutu baina gehiago jokatuz. Azken denboraldian, jokatu dituen 18 partidetako 8tan porteria hutsean uztea lortu du, 5 porteria hutsean jarraian lortutako bolada bikainarekin gainera.

Duela gutxi, Laura Martíren AEM Lleida Liga Fra igotzeko play-offean borrokan ibili da, igoeratik oso gertu geratuta. Eibarren bere lehenengo mailako lehen esperientzia biziko du atezainak.

Ongi etorri, Laura!