Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Laura Camino, Eibarren bigarren fitxaketa

20 urteko jokalari kantabriarrak 2024ra arte sinatu du klub armaginarekin

Laura Camino (Santander, 2002) SD Eibarreko emakumezkoen lehen taldearen bigarren fitxaketa da. 20 urteko jokalaria aurrealdean zein hegalean aritzen da, eta bi denboraldirako kontratua sinatu du, 2024ko ekainaren 30era arte.

Monteko harrobian hezia, libre dator Santanderreko Racingetik. Aurretik Real Oviedon aritu zen.
Azken denboraldian 27 partida jokatu ditu eta 4 gol sartu ditu Racing Féminasekin.

Ongi etorri, Laura!