Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Laugarren garaipena jarraian

Yerai Martinen taldeak 3-1 irabazi dio Athletic Club B-ri.

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibarrek ligako laugarren garaipena jarraian lortu du Athletic Club Bren aurka (3-1), urriaren 15ean, 11: 00etan, Unben jokatutako partidan.

Yerai Martinen taldea nagusi izan da jokoaren lehen minutuetan, eta 14. minutuan Andrea Alvarezek aurretik jarri ditu armaginak korner baten ostean. Markagailua ez da mugitu eta armaginak aurretik iritsi dira atsedenaldira.

Bigarren zatian dominatzaile argirik gabe aritu ondoren, 59. minutuan Ane Camposek bigarren gola egin du armaginentzat, Paula Esteban atezaina gaindituz. Handik gutxira, bilbotarrek aldeak murriztu dute Ana Urzainquiri esker (69. min). Azkenean, denbora ia beteta zegoela, Laura Caminok hirugarren gola saru du talde armaginarentzat (90. min).

Armaginek Osasunaren aurka jokatuko dute ligako seigarren jardunaldian, urriaren 23an, igandea, 16: 00etan, Tajonarren.

Hau izan zen hasierako hamaikakoa: