Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Lasure Eibarren arituko da proban hurrengo asteetan

Daniel Lasurek (Zaragoza, 1994) SD Eibarrekin 22-23 denboraldi amaierara arteko kontratua sinatu du. Bi asteko probaldia egingo du lehendabizi, eta teknikariek hala erabakitzen badute ekainaren 30era arte kontratua sinatuko du.

Real Zaragozaren harrobian hezitako ezker hegalekoa, Lasure Aragoiko taldean, Leganesen eta Tenerifen aritu da, eta 75 partida jokatu ditu SmartBank Ligan, gol bat sartuz eta bost asistentzia banatuz.

Imanol Garcia de Albenizen iraupen luzeko lesioaren ondoren, SD Eibarreko Kirol Zuzendaritza arin mugitu da Bigarren Mailan esperientzia duen jokalaria fitxatzeko.