
Lehen Taldea
Larunbatean FC Andorraren aurka jokatuko den partidarako sarrerak 20 eurotan salgai
Sarrerak Orsaixanen bakarrik erosi ahal izango dira gaurtik (15:30) ostegunera arte (13:30)
Dagoeneko salgai daude Ipuruako Orsaixan gunean FC Andorrak larunbatean (Andorrako Estadio Nazionala, 18:30) jokatuko den FC Andorra - Eibar partidarako bidalitako 96 sarrerak, Ligako seigarren jardunaldiari dagozkionak.
Sarrerak 20 €-koak izango dira eta Orsaixanen bakarrik erosi ahal izango dira gaurtik (15:30) ostegunera arte (13:30). Erosteko unean zale bakoitzaren datu pertsonalak eta harremanetarako datuak eman beharko dira.