Skip to main content
Lehen Taldea

Ipuruan garaipena erresistitzen da

S.D. Eibarren hutseko berdinketa gaur arratsaldean Ponferradinaren aurka, berriro ere bistaria berdinketaren bila etorri den partidu batean eta Eibarri aurrekaldeko distira falta izan zaion neurketa batean.

There are no reactions yet. Be the first!

Aurreikusten zen moduan, partidua oso berdindua hasi da partiduaren lehenengo minututik. Bi taldeak ezin izan dute baloiaren jabetza guztiz bereganatu eta arrisku aukerak ez ziren heltzen.

Nabarmenena, Jotaren oinetan etorri da, baloi luze bat jaso ondoren, area barruan sartu eta atezainaren aurrean aurkitu da, baina atzelariaren presioarekin ezin izan du jaurtiketa on bat egin eta bere saihakera Santamariak kornerrera bidali du. Horren ondoren, hainbat urrutiko jaurtiketa izan dira aipagarriena.

Golik gabeko berdinketarekin lehen zatiaren amaiera heldu da.

Bigarren zatian, golaren bila burubelarri joan da, baina gaztelakoak bizitza eman dute berdinketan markagailuan mantentzeko eta etxetik kanpoko puntua pilatzeko. Garitanorenak era guztietan saihatu egin dira, baina behin eta berriz Ponferradinaren harresiaren aurka tupust egin dute.

Honekin guztiarekin, armaginak aukera gutxi izan dituzte baloia sareetara bidaltzeko ahaleginetan. Azkenengo partean, aukerarik argiena iritsi da Jotaren jaurtiketa gurutzatu batean, honi atezain aurkariak erantzuna eman eta Urko Verak jaso du aldaratzea, baina defensa tartean sartu da eta gola zirudiena kornerrera desbideratu du.

Azkenean, urdingranak golik gabeko berdinketarekin konformatu behar izan dira. Hutseko honen ondoren, eibartarrak puntu bat gehiago lortu dute eta bakarrik lau jardunaldi gelditzen dira jakiteko ametsak bukaera zoriontsua edo ez izango duen.

Datorren asteburuan, armaginak igoerarako faboritoriari egingo diote bisita, R.C. Deportivo. Partidua igandean 12:00etan jokatuko da Riazorreko zelaian.

 

FITXA TEKNIKOA

EIBAR: Xabi, Añibarro, Arruabarrena (Urko Vera 78"), Dani Garcia, Mainz (Capa 72"), Yuri, Lillo, Morales (Eizmendi 56"), Diego Rivas, Jota eta Raul Navas.

PONFERRADINA: Santamaria, Samuel, Robuste, Fofo (Rueda 73"), Juande, Yuri (Berrocal 7"), Jonathan, Acoran, Ramirez, Javi Lara (Alberto 86") eta Bellvis.

EPAILEA: Jose Maria Sanchez Martinez (Murtziarra) txartel horia erakutsi die Arruabarrena, Morales, Yuri eta Dani Garcia etxekoei eta Berrocal eta Rueda bisitariei. Baita ere Bellvis bisitaria egotzi du bi txartel horiz.

4477 zaletu gaur Ipuruan. Partidua hasi baino lehen ixilune minutu bat gorde da Jesus Rementeria direktibo ohiaren omenean eta autobús istripuan hildako C.D. Monterrubioren jokalarian omenean.