
EHU-ak eta SD Eibarrek lankidetza akordio bat sinatu dute gaur Ipuruan formakuntza emateko
EHU-ko Errektoreak, Iñaki Goirizelaia, eta SD Eibarko lehendakariak, Alex Aranzabalek, gaur sinatu duten lankidetza hitzarmenaren helburua formakuntza jarduerak antolatzea da Ipuruan (kurtso, ekitaldi, mintegi, hitzaldiak, etab).
Lankidetza honen lehenengo emaitza 2015eko urria eta 2016ko maiatza bitartean antolatuko den kurtsoa da, IVEF-en lankidetzarekin, futbol talde profesionalen kudeaketa teknikoan adituak osatzeko.
Kurtso honetan Euskadiko tamaina txikiko futbol klubetako langile teknikariei zuzendutako formakuntza egitaraua emango da, baita IVEF-eko ikasleentzat eta beste diziplina unibertsitarioak, non futbol profesionalaren alorrean sakonduko den munduko ligarik onenean gadoen Lehenengo Mailako klub baten esperientziari eta EHU bezelako unibertsitate ospetsu bati esker.
Formakuntza zehatz eta gaurkotua ematea da kurtsoaren helburua, mundu errealeko ereduetan eta alde praktiko nabarmenean oinarritua.
EHU-ko Errektoreak "bi erakundeentzat oso aberatsa izango den" akordio honi "ilusio haundiz" aurre egiten diola esan zuen. "Gaur egun berezia da EHU-rentzat eta bereziki niretzat zeren nere bi pasio daude hemen: futbola eta unibertsitatea".
"Euskaldun guztiak sentitzen gara neurri batean Eibar taldekoak" baieztatu zuen Goirizelaiak, EHU-ak beste futbol talde euskaldunekin kontratuak sinatuta dauzkala azpimarratu zuen baina SD Eibarrekin sinatzen duen lehenengoa da hau.
Esan zuenez, futbol taldeetako kudeaketa adituen formakuntza "eskaera duen titulua da eta honekiko interesa Eibarko espirituari lotuta, beharrezko osagaiak ematen dira".
Eibarko lehendakariak aipatu zuen "futboletik haratago joateko ardura" eta Klub-aren helburua Ipuruako Iparreko Tribunan "kultura, heziketa eta giza ekintzetarako" guneak ahalbidetzea dela esan zuen.
"Futbol profesionala eta Unibertsitatea elkartzeaz oso harro gaude. Aukera oso garrantzitsua da hau bai Eibar taldearentzat baita Eibarko hiria eta bere eskualdearentzat. Ipurua Tallarra proiektuaren edukia erakutsi ahalko dituzten ekimenak konkretatzen jarraituko dugu" gehitu zuen Alex Aranzabalek.
Bere aldetik, Jon Arregik, Ipurua Kirol Fundazioaren arduradunak Eibarko estadioan hezkuntza ekimenak izateko proposamena "berriztatzailea" dela esan zuen, Wembley-ko eredua jarraituz, bere instalazioetan gelak ezarri zituen lehenengo futbol esparrua izan zelarik.
Gaurko hitzarmenaz gain, SD Eibarrek beste bat sinatuko du laister Gipuzkoako Futbol Federazioarekin, Ipuruan entrenatzaile ikastaroak emateko denboraldi honetatik aurrera.
Ipurua Tallarra SD Eibarren etorkizuneko proiektu estrategikoa da bere Fundaziaoaren esku, Ipurua Kirol Fundazioa. Ipuruako estadioaren erreformaz baliatuz, izaera modularra izango dituzten bost fasetan zehar kirola, kudeaketa eta kulturarekin zerikusia duten heziketa gelak jarriko dira martxan.
Lehenengo fasea, gauzatzearen %50ean dagoena, Iparreko Tribuna berriaren eraikuntzan datza, bere azpian Kirol Heziketa eta Berriztasunaren Guneko lehenengo bi gelak egongo direlarik, 60m2-ko azalerarekin eta enpresetarako gune berriekin.
Bi gelak, Iparreko Tribunarekin batera egongo dira prest 2015eko irailean, Tribunak 1230 eserleku irabaziko dituelarik, 1950 eserleku izatera pasako delarik, Ipuruako Estadioak 6000 pertsonetarako eserlekuen traba gaindituz.
Ipurua Tallarra iraila-urrian estreinatuko da, goi-mailako futboleko munduan ospe internazionala duen aditu baten hitzaldiarekin, eta ondoren, EHU-arekin gaur aurkeztutako heziketa egitaraua hasiko da, eta baita Futbol Federazio Gipuzkoarraren eskutik entrenatzaileen ikastaro ofizialak ere.
SD Eibar Fundazioak 2015-2016 kurtsorako formakuntza egitarauen garapenerako lanean jarraitzen du beste hezkuntza erakundeekin.