
Kluba
SD Eibarreko denda ofiziala itxita egongo da ekainaren 26tik uztailaren 2ra arte
SD Eibarreko denda ofiziala itxita egongo da ekainaren 26tik aurrera eta uztailaren 3an, astelehena, irekiko da berriro. Eskaerak online egiteko azken eguna ekainaren 25a, igandea, izango da. Uztailaren 3an, berraktibatuko da online salmenta.
Bestalde, bazkideen arretarako bulegoa zabalik egongo da ohiko ordutegian ekainaren 30ean izan ezik, orduan itxita egongo baita.