S.D. Eibar-ek bazkideen fideltasuna saritu nahian Bigarren B mailatik klubarekin batera egon direnen salneurriak bere horretan utziko ditu
S.D. Eibar-eko Kudeaketa Kontseiluak, Bigarren B mailatik klubarekin batera egon diren bazkideen fideltasuna saritu nahi du 2015. urterako salneurriak bere horretan utziz.
Akziodunen Batzar Orokorrean adierazitako eskaera bati jarraituz, S.D. Eibar-ek salbuespen neurri bezala (soilik 2015. urterako indarrean egongo dena) 2012ko abuztuaren 31a baino lehenagotik bazkide direnen salneurria ez igotzea erabaki du.
Kolektibo honek 2015. urtean 2014.urtean ordaindutako kopuru bera ordainduko dute, 209 eta 297 euro artekoa izango dena helduentzako. Jadanik bazkide diren helduentzako eta akziodun diren bazkide berrientzako 265 eta 395 euro artekoa izango da. Bazkide berri izan nahi dutenek akziodun izan gabe 318 eta 474 euro artean ordaindu beharko dute.
Ume txikiak dituzten familien eskariei arreta jarriz eta Akziodunen Batzar Orokorrean aurkeztu zen proposamenarekin alderatuz, bestelako aldaketa batzuk barneratzea erabaki da, hala nola, Infantil Bereziaren adin tartea 0tik-6 urtera izatea (hasiera batean 0tik 3 urtera zena) 30 euroko kostuarekin. Infantilaren adin tartea 7tik-12 urtera izatea 75 eta 200 euro bitarteko prezioarekin.
Horretaz gain, Jubenilen abonua 13tik-22 urtera, Deskontudunarekin (Erretiratu, ezgaitu eta langabetuak) alderatzea erabaki da, hauen salneurria 150 eta 250 euro bitartekoa izanik antzinatasunik gabeko bazkideentzako.
Bestalde, kontuan izanik Iparraldeko Harmailako lanek sortu ditzaketen eragozpenak, harmaila horretako bazkide guztiei B Zonaldeko prezioa aplikatuko zaie (310 eurokoa) antzinatasunik gabeko bazkideentzako edo 209€ antzinatasuna duten bazkideentzako.
Azpimarratzekoa da S.D. Eibarrek abonuetatik lortzen dituen diru sarrerak baldintzaturik daudela Deskontudun abonuen ehuneko altuagatik, ondorioz, abonatuen ehuneko 46ak soilik ordaintzen du helduen abonuaren salneurria. Ehuneko 23ak tarifa Infantiletako bat du, ehuneko 16ak tarifa Jubenila eta ehuneko 15ak erretiratu, ezgaitu edo langabetuena.