Skip to main content
EU
Fundazioa

SD Eibar La Liga Promises BBVA txapelketan arituko da

SD Eibarren historian lehen aldiz, Alevin Rendimiento taldeak La Liga Promises BBVA txapelketan hartuko du parte. Villarealen jokatuko da, ekainaren 19tik 21ra bitarte.

Txapelketa honetan, 2003. urtean jaiotako jokalariak arituko dira, non Lehen Mailako 20 klubak izango diren parte-hartzaileak, Athletic Club izan ezik. Honen ordez Real Betis arituko da.

Taldeen fasean, SD Eibar aurkariak Athletico de Madrid, Villareal, Real Betis eta Getafe CF izango dira.

Araudiaren arabera, 12 jokalarik soilik eman dezakete izena (futbol 7ra jokatzen da), hala ere, SD Eibarrek talde osoa eramatearen kostuak ordainduko ditu, nahiz eta ezin izango duten guztiek jokatu.