/
Skip to main content
Lehen Taldea

Sarrerak salgai Racing de Santander-en aurkako partidarako

SD Eibarrek, Viajes Premierrekin lankidetzan, azaroaren 30eko igandean izango den partidurako autobusez joateko antolaketa egin du.

There are no reactions yet. Be the first!

Eibarrek bihar jarriko ditu salgai guztira 1.200 sarrera 21 €-tan, Racing de Santanderrek igorriak datorren igandean 16:15etan El Sardineron jokatuko den partidurako.

Sarrerak Orsaixanen erosi ahal izango dira ohiko ordutegian azaroaren 20 ostegunean, 21 ostiralean eta 25 asteartean. Sarrerak honako estekaren bidez ere eskuratu ahal izango dira: J.16 REAL RACING – SD EIBAR

SD Eibarrek, Viajes Premier, Eibarren agentzia ofizialarekin lankidetzan, zale armeroei Santandererako garraioa ere eskaintzen die autobusez eta sarrerarekin 35 eurotan.

Interesdunek pack-a Orsaixanen edo honako estekaren bidez ere eskuratu ahal izango dute J.16 REAL RACING – SD EIBAR. Autobusa Eibartik irtengo da 9:00etan eta partidua amaitzean itzuliko da. Garraioa antolatzeko gutxienez 40 pertsona izena emanda egotea beharrezkoa izango da.

Sarrerak erosteko ezinbestekoa izango da datu pertsonalak eta harremanetarako datuak aurrez aurre ematea erosketa unean.

DBEO OHARRA: Emandako datu pertsonalak eta zurekin dugun harremanaren ondorioz sortutako beste edozein datu SD EIBAR, S.A.D., IPURUA KALEA, 2 – 20600 EIBAR (GIPUZKOA) Email: TFNO. 943 201 831-k tratatuko ditu, harremana eta komunikazioa mantentzeko, bazkideekin eta kirol-eremuetako bertaratuekin harremanak kudeatzeko, sarbideen kontrola egiteko eta kirol-eremuetako indarkeriaren prebentzioari buruzko araudia betetzeko. Tratamendu hori araudi horretatik eratorritako legezko betebeharrak betetzean oinarritzen da. Datuak hirugarrenei jakinaraziko zaizkie (polizia, aurkako kluba, LaLiga) indarkeriaren prebentzioari buruzko araudia betetzeko. Ez da datuen nazioarteko transferentziarik egiten. Dagokionean, datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, datuen eramangarritasuna eskatzeko, tratamendua mugatzeko eta erabaki automatizatuen objektu ez izateko eskubidea duzu, eta hori guztia xehetasunez eta osorik ikus dezakezu webguneko pribatutasun-politikan www.sdeibar.com.