Skip to main content
EU
Lehen Taldea

S.D. Eibarrek Real Jaeni irabazi dio templu armaginean

Armaginak garaile irten dira gaurko partiduaren ondoren Real Jaeni etxean irabazita 2-0. Intentsitatez eta aukera asko izan dituen neurketa bat. Gaurko hiru puntuak hirugarren postuan uzten dute taldea 35 punturekin, lehen sailkatutik puntu bakarrera

Epailea txilibitua jo zuenetik, Gaizka Garitanoren taldea, armagin gunean beren futbolezko gaitasuna eta ahalmena erakutsi nahi zuen, hortaz, partiduko 2.minutuan lehenengo aukera iritsiko zen, Moralesek izan zuena ikaraz jarri zioten estadioko harmaileei. Honek, eskuineko bandatik barneratuz, hainbat aurkari gainditu eta arean barneratu zen, baina bere jaurtiketa, zutoinera estututa atezainak geratu zuen.

Minutu gutxi batzuk jokatu arren, Eibarrek ez zuen amore eman nahi, armaginak etxean irabazi nahi zuen eta bigarren aukera berehala iritsiko zen. Kasu honetan, Yurik protagonista izanik, 8.minutuan areaz kanpotik jaurtiketa ikusgarri batekin saiatu zen, baina berriro ere atezainak urrundu zuen.

Hamabigarren minutuan, Jaeneko lehenengoa iritsiko zen, Juanmaren jaurtiketa Iruretak atxikitu zuen. Horretaz gain, armaginak ez ziren errenditu, berriro Moralesek saiatuz. Hegalekoa, bi jolariengatik joanik, behin eta berriro saiatu zen, baina azkenean pilota gutxirengatik kanpora joan zen.

Baina, nahiz eta armaginak dena bere alde zutela bazirudien ere, 33.minutuan, Arruabarrenaren kanporatzea txartel-gorriaz, talde armaginari bat gutxiagorekin utzi zion. Baina kanporatze horrek, adorea eman zion etxeko taldeari. Horrela izanik, atsedenaldiko bost minutu falta ez zirela, falta arriskutsu batean, Jotak mendegaina hartu zuen, eta arduradun izanik, tiro bat gauzaturik, hainbat aldaratze izanik, Raul Navasek aldaratutako baloia jasota, lehenengo gola iritsiko zen, markagailua armaginen alde jarriz.

Bigarren partea, zertxobait parekatuta, oraingo honetan ez zion Garitanoren taldeari abagune asko eman, baino bai nahitaezkoak bigarren gola sortarazteko. Horrela izanik, 76.minutuan, Ipuruako harmailak berriro abesten zuen Moralesen eta Jota Peleteiroren artean eginiko gola. Galiziarra, areara hurreratuz, Moraleseri pasako zion honek berriro ere Jotari pasatuz, sarera bidaliz.

Gainontzeko minutuak arrisku gabe igaro ziren, armagin defentsa emaitza defendituz. Gaur bai, Eibarrek Ipuruan garaile izan zen. 

 

FICHA TEKNIKOA

EIBAR: Xabi, Albentosa, Capa (Kijera 84"), Errasti, Arruabarrena, Dani Garcia, Yuri, Lillo, Morales (Eizmendi 78"), Jota (Urko Vera 87") eta Raúl Navas.

JAEN: Rene, Jose Cruz, Dani Torres (Santi Villa 63"), Juanma (Alberto Cobo 76"), Jona, Machado, Hugo Alvarez, Jerez (Edgar 82"), Nando, Kitoko eta Jozabed.

GOLAK: 1-0 Raúl Navas 41" y 2-0 Jota 76"

EPAILEA: Pablo Gonzalez Fuertes (Asturiarra) etxekoen aldetik txartel horia erakutsi die Raul Navas eta Lillori. Baita ere Arruabarrena egotzi du txartel gorri zuzenaz etxekoen aldetik eta Nando bi txartel horiz bisitarien aldetik.