Skip to main content
EU
Kluba

S.D. Eibar-ek kapital zabalkuntzan parte hartu zuten akziodun berrien tituluak igorriko ditu

Sociedad Deportiva Eibar-ek azken kapital zabalkuntzan parte hartu zuten akziodunen titulu egiaztagiriak igorri ditu, klubaren bulegoetan, Ipurua Kalea, 2 interesatuen eskura egongo dira.

Dokumentua eskuratu ahal izateko, iraungitze data gabe, akziodunek pasaportea edo nortasun agiri nazionala aurkeztu beharko dute. Ez da titulurik entregatuko aurretik aipatutako dokumentazioa aurkeztu ezean.

Zuzenean klubaren bulegoetara etorri ezin izanez gero, beharrezkoa izango da aipatutako titulua jasotzera datorren pertsona, titularrak emandako baimena frogatzea pasaportea edo nortasun agiri nazionalaren kopia eta firma aurkeztea.

Otsailean hasi zen Sociedad Deportiva Eibar-ek bere historiako 75 urteetan aurre egin behar izan dion erronkarik gogorrena: 2,1 milioi euroko kapital zabalkuntza burutzea.

Maiatzean ekin zion akzioen salmentari 50€-tan eta uztailera arte milaka izan ziren taldeari laguntza eskaini zioten jarraitzaileek, azken hauen jatorria 50 herri ezberdinetakoa izanik.

Klubak, 2015. urtean bere fundazioaren 75. urteurrena ospatuko duenak, eskerrak eman nahi dizkio beraien ekarpenekin Eibar-ek 1,7 milioi euroko kopurua lortu eta kapital zabalkuntza arrakastatsua izatea posible egin dutenei.

Tituluak, hainbat hizkuntzatan inprimatuak izan direnak, akziodunaren datuak eta dagokion akzioaren zenbakia barneratzen ditu. Kapital zabalkuntza prozesua #EibarDefendatu izeneko marketing kanpaina berritzaile batez lagundua izan zen, akzioen salmenta mundu osoan zehar bultzatu zuena.