Skip to main content
EU
Kluba

S.D. Eibarrek Kapital Gehikuntzarako kopuru minimoa betetzea lortu du

Gaur arratsaldean Luis Maria Cendoya Elorza jauna, 90 urtekoa, bazkide historikoa, akzionista eta klubaren jarraitzaile, 46.200. akzioa harpidatu du, eta horrenbestez, CSDak exijitu duen Kapital Gehikuntzaren kopuru minimoa osatu da, hau da, 1.724.272,95€.

Akto honekin, klubak lortutzat ematen du Kapital Gehikuntza, hala eta guztiz ere, akzioen salmente irekita jarraituko du, azken Ezohiko Asambladan 1.980.000€ak aho batez onartu zirelako. Hortaz, oraindik akzioak harpidatu ez dituztenak, erosteko aukera edukiko dute oraindik.

Klubaren web orriko AKZIOMETROA, #EibarDefendatu-ko Marketing Planaren euskarririk garrantzitsuena, %100a jasotzen du iadanik eta bere akzioa oraindik erosi ez duenarentzat, animoak ematen dizkio hauxe oraindik eros ahal baitezake uztailren 21a baino lehenago, prozesua itxiko den eguna.

Pasadan otsailaren 6an, klubak Kapital Gehikuntza betetzeko betebeharra jakinarazi zuenetik, ekintza pila bat jazo izan dira. Gaur, azken akzioaren erosketarekin, lortutzat ematen da azken denboraldi hauetako erronkarik handiena.

KAPITAL GEHIKUNTZA DATUETAN

Lehenengo fasean, antzinako akzionista bakarrik parte hartu zezaketen, guztira 3.069 akzio harpidatuz. Maiatzaren 7tik aurrera, Bigarren Fasean, salmenta asko igo zen, zati batean, on-line salmentari esker. "Akziometroa eragin handia izan du", guztira 12.500 akzio baino gehiago salduz 48 nazio desberdinetan.

Datu nabarmenenak:

  • 70 akordio enpresarial baino gehiago
  • 10 prentsaurreko baino gehiago
  • 80 prentsa ohar baino gehiago
  • Ekitaldia: nabarmenena Madrilen antolaturikoa pasadan maiatzaren 20an
  • Donostiako Aquarium-eko ekitaldia
  • Bilboko Itsasindar Museoan ekitaldia
  • Talde politikoen aho bateko akordioa Eibarri bere laguntza erakutziz
  • 700 artikulu, erreportai, iritzi baino gehiago bai idatzizko prentsan, Telebistan baita irratietan ere maila nazional eta internazionalean
  • Eragin internazionala beste nazioetako komunikabideetan
  • Eragin internazionala sare sozialen bitartez
  • Eibar Trending Topic izan da hainbat aldietan aste hauetan zehar
  • Eibarren akzioak 48 nazio desberdinetan harpidatu dira

Alex Aranzabalek, honako hau deklaratu zuen atzo, azkenengo fitxaketen aurkezpenean: