
Jokalariek, entrenatzaileek eta Klubak Getafera bidaiatuko duten jarraitzaileetako batzuen sarrerak ordainduko dituzte
Jokalariek, entrenatzaileek eta Klubak datorren igandean Getafe-Eibar partidu garrantzitsua ikusi xedez Getafera bidaiatuko duten jarraitzaileetako batzuen sarrerak ordainduko dituztela erabaki dute.
Jokalari zein entrenatzaile bakoitzak, Getafera bidaiatuko duten jarraitzaileentzat 5 sarrera ordainduko ditu bere poltsikotik, eta Klubak ere beste zenbait sarrera ordainduko ditu. Gainera, Klubak dohako autobusak ipini ditu Getafera bidaiatu nahi duten zaleentzat.
Behin Klubak jarritako autobusetan bidaiatuko duten jarraitzaileen izenen zerrenda ixten denean, zozketa bat burutuko da, eta irabazleei euren sarreraren balioa bueltatuko zaie. Sarreren prezioa 30 eurokoa da.
Sarreren salmentaren lehen orduetan lau autobus bete dira, beraz, 200 lagun baino gehiagok badute jada Getafeko partida ikusteko euren sarrera eta dohako autobus bidaia.
Sarrera erosi eta dohako bidaia bat lortu nahi duten pertsonek, Klubaren bulegoetara hurbildu beharko dira 10:00tik 13:00a bitartean edo 16:00tik 20:00ra bitartean. Astelehena eta asteartea bazkideentzat gorde dira, eta gehienez 2 sarrera erosi ahal izango ditu bakoitzak.
Asteazkenetik aurrera, gainontzeko jarraitzaileek eskuratu ahal izango dituzte euren sarrerak, pertsonako 2, kasu honetan ere.