Skip to main content
EU
Kluba

La Liga Genuineko Eibar taldeak azaroaren 16an hasiko du lehiaketa

Celta, Athletic eta Huesca izango dira talde armaginaren lehen aurkariak

Liga Genuine hilabete barru, azaroaren erdi-aldera, hasiko da. Desgaitasun intelektuala duten jokalariekin osatutako taldeak lehiatu dira txapelketan, eta lehendabizikoz bere historian Eibarrek taldea izango du. Ander Romarate da Klubeko Futbol Inklusiboaren arduraduna, eta bere hitzetan "25-26 jokalarirekin taldea osatu dugu, 16 eta 30 urte bitarteko neska-mutilak dira, denak gipuzkoarrak, eta Atzegik eman digun laguntza eskertu nahiko nuke". 

Hilabete batzuk badarama Romaratek SD Eibar Fundazioaren proiektu honetan lanean, eta hasietatik hazten joan dela dio. "Aurreikuspenak oso onak dira, positiboak. LaLiga Genuine lehiaketa indartsua da, babesle berriak sartu dira eta LaLigaren aldetik apustu garbia ikusi dugu. Neska-mutilentzako aukera ona da, gehien gustatzen zaiena baldintza onetan egiteko aukera dutelako". 

SD Eibarren talde berri honek astean behin entrenatzen du, Soraluzeko Ezozia zelaian, larunbatero 13:00tatik aurrera. "Lehen lan saioan dena nahiko kaotikoa izan zen. Jokalariak toki ezberdinetatik etorri ziren, ia ez ginen ezagutzen... Gainera, Soraluzeko zelaia ere ez genuen ondo ezagutzen eta dena menpean izan arte zaila izan da. Baina ondo irten du. Gure helburua elkar ezagutzea da, klubaren filosofia barneratzea, beraien metodologia, eta orain artekoa ikusita oso gustura gaude".

Denboraldi honetarako helburua argi du Romaratek. "Oraindik oso goiz da, ia ezinezkoa da kirol errendimendu ona edukitzea, baina garrantzitsuena talde lana ondo egitea da, neska-mutilak lana egitea, batera eta denon esfortzuarekin". 

Desgaitasun intelektualaz gain, Romarate garun-paralisia duten jokalariekin osatutako bigarren talde baten arduraduna ere bada, eta dagoeneko 10-12 jokalari daudela azaldu du. Talde biak batera entrenatzen dira momentu honetan, hiru entrenatzaile eta bi bolondresen laguntzarekin. "Gustatuko litzaiguke etorkizunean gaztetxoekin beste talde bat izatea, baina une honetan oso zaila da zelairik ez dugulako. Ea etorkizunean lortzerik dugun", azaldu du. 

Futbol Inklusinoko talde biak Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztuko dituzte jende aurrean; izan ere, Foru aldundiak proiektuaren %50a laguntzen du. 

Proiektuan interesa duenak edo kolaboratu nahi duena, ondorengo epostan edo telefonoan jarri daiteke harremanetan gure Futbol Inklusiboko sailarekin: futbolinclusivo@sdeibar.com edo 688 651 748.