Skip to main content
EU
Lehen Taldea

FIFAk Rafa Páez-en transferraren ukapena berretsi du

FIFAk Rafa Páez-en transferraren ukapena berretsi du, beraz, denboraldia amaitu arte jokatzeko aukerarik gabe geldituko da.

SD Eibarrek urtarrilaren 30ean itxi zuen Liverpool-etik Rafa Páez utzita ekartzeko akordioa, eta egun hartan bertan bidali zion, epe barruan, beharrezko dokumentazio guztia Futbol Federakuntza Internazionalari.

Otsailaren 2an ordea, Futbol Federakuntza Internazionalak konpondu beharreko akats administratibo baten berri eman zion SD Eibarri, berehala zuzendu zuena.

Egun batzuk geroago, FIFAk transferraren ukapenaren berri eman zuen, epez kanpo aurkeztu zela argudiatuz.

Pasa den otsailaren 16an, Eibarrek helegitea aurkeztu zuen FIFAren epaile bakarraren aurrean. Helegitearekin batera hainbat dokumentu aurkeztu ziren, horien artean Espainiako Futbol Federakuntzak eta Rafa Páez berak izenpetutako hainbat dokumentu.

Dokumentazio osoa aztertu ostean, aipaturiko epaile bakarrak transferraren ukapena berretsi du, nahiz eta alderdi guztiak ados dauden akats administratibo soil batez ari garela, berehala konpondu zena, eta dokumentazioa epe barruan bidali zela.

Erabaki hau dela eta, Rafa Páez denboraldia amaitzeko geratzen diren hilabeteotan jokatzeko aukerarik gabe geratu da.