Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

KRONIKA. El Eibar ez du punturik lortu Athletic-en aurka derbi oso leihatuan

Talde armagina nagusi izan da ia partida osoan, baina Athletic-en eraman ditu hiru puntuak efektibitateari esker

Eibarrek ez du punturik lortu denboraldiko azken derbian, 1500 pertsona baina gehiago bildu duen partidan. Talde armagina bizkaitarrak baina nagusiagoa izan da ia partida osoan, baina detaile eta akats txikiek erabaki dute gaurko porrota 0-2gatik, bigarren gola deskontuan jasota.

Bigarren minutua besterik ez zegoenean markagailuan, Eibar dagoeneko modu arriskutsuan gerturatu da aurkariaren areara. Talde armagina oso kontzentratuta atera da zelaira gaurko egunean, eta Athletic, oso bolada onean dagoena, ez du bat ere erraza izan gaurko partida.

18. minutuan berriro izan du aukera Eibarrek, Espe Pizarroren hanketan, gutxigatik ez duena lehen gola lortu. Lehenengo zati oso leihatua Eibarren partetik, nagusi izan dena ia partida osoan zehar.

Atsedenaldia eta gero, Athletic markagailua zabaltzen saiatu da eta lortu ere 53. minutuan, Ane Azconaren golari esker. Baina konpetitzen jarraitu du Eibarrek, gutxienez berdinketaren golaren bila. Eta aukerak ere izan ditu, baina ez du errematea lortu.

Yerai Martinek aldaketa hirukoitza egin du jokoa aldatzeko asmoarekin, eta lortu egin du, azken zati osoa aurkariaren zelaiean jokatu eta zenbait aukera bata bestearen jarraian pilatuta, markagailua berdintzeko asmoarekin. Azkenean, trantsizio baten bidez, armaginek ez dute lortu Athletic-en bigarren gola saihestea, minutu batzuk besterik ez zirenean falta amaierarako.

Eibarren lan ona gaurkoa, ez dena nahikoa izan puntuak etxean geratzeko. Derbi giro polita bi aldeetako zaleentzat ere, gaurkoan momentuz emakumezkoen taldeko jarraitzaile kopuruaren errekorra eginda. Bi partida besterik ez dira falta Ipuruan aurtengo denboraldian. FC Barcelona-ren aurka eta Granadaren aurka. Baina lehenengo, Valenciari bisita, hurrengo astean, sailkapenean aurkari zuzena.