Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

KRONIKA. Eibarrek bide onetik jarraitzen du Huelvan hiru puntu gehituta

Laura Caminok lortu du garaipenaren gola, eta Miralles ere izan da protagonista bigarren partida jarraian penalti bat geldituta

Eibar ofentsiboago bat gailendu da Antonio Toledo Sánchez zelaian gaurkoan. Partida talde armaginak izan du kontrolpean momentu gehienetan, nahiz eta aukera garbirik ez egon bi taldeen partetik. 18. minutuan Laura Caminok gola egitea lortu du, Espe Pizarrok egindako pase baten ondoren. Honen ondoren, minutu berdintsuak iritsi dira.

Sporting de Huelva garaipenaren bila irten da gaurkoan, duen puntu beharraz konsziente. Baina bigarren gola egiteko gogoa zuen talde batekin topo egin du. Partida atsedenaldira iritsi da Eibar irabazten bai jokoan eta baita markagailuan ere.

Anneliek egindako sarrera arriskutsu batek penaltian amaitu du, Sporting de Huelvaren alde. Baina berriro agertu da Miralles, egoera kontrolpean, bigarren penaltia jarraian geldituz. Oraindik Sevillaren aurka gelditu zuena gogoratzen. 

Horren ondoren, Sporting-ek ez ditu aukera asko izan partida berdintzeko, eta horrekin jokatu du Eibarrek. Ez dute asko defendatu behar izan, baina talde armaginak ez du ezta ere aukera asko eduki bigarren gola egiteko.

Azkenean iritsi da amaiera, oxigenoa emanez dagoeneko lasaiago arnasa artu dezakeen Eibarri. Dagoeneko puntu bakoitzaz disfrutatzeko aukera du taldeak, erosotasun handiagoarekin sailkapena begiratuz gero. Gainera, momentura arte lortu ez dutena ere egin dute: bi garaipen jarraian, biak porteria hutsean utzita. Dagoeneko, hurrengo erronkan pentsatzen ari dira: derbia Athletic Club-en aurka, Ipuruan 12:00etan.