/
Skip to main content

KRONIKA. Eibarrek 1-6 galdu du Madrid CF-ren aurka Ipuruan

Armaginen gol bakarra Andrea Álvarezek sartu du 75. minutuan

There are no reactions yet. Be the first!

Madrid CF-k Eibar garaitu du 1-6ko markagailuarekin, atzeratuta zegoen Liga F-ko lehenengo jardunaldiari dagokion partidan.

Hasierako hamaikakoan titularrak izan ohi diren jokalarien ausentzia nabarmendu da, baina armaginak ahalik eta hoberen defendatu dira Nuevo Los Cármenes zelaian asteburuan egin zuten moduan, nahiz eta baloia madrildarrek baina dexente gutxiago ikutu eta gola sartzeko aukera gutxiago izan. Ez da nahikoa izan.

33. minutuan Madrid CF-ren lehenengo gola iritsi da, eta minutu batzuk geroago Amani porteria barruraino sartu da zalantzazkoa izan den bigarren gola defendatzen saiatzeko asmoz.

Bigarren partea hasierako hamaikakoak hasi du baina laster egin dira bost aldaketak Eibarren: Campos, Andrea Alvarez, Arene, Sierra eta Nati Cano atera dira zelaira, Pizarro, Malado, Annelie, Amani eta Elbaren ordez. Aldaketa hauekin taldea indarberrituta atera da baina ezin izan dute beren jokoa inposatu, nahiz eta Andreak gol bat sartzea lortu duen ere, 75. Minutuan. Madrildarren azkeneko hiru golak luzapeneko minutuetan izan dira.

Armaginak hurrengo partidetarako prest daudela adierazi dute, hiru egunetan Teneriferen aurka jokatuko baitute eta hurrengo astean, oso jarraian, beste bi partida baitituzte: Erreginaren Kopako bigarren partida eta Realaren aurkako partida, Zubietan, urriaren 14ean.