Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Klubak Vukasin Jovanovic atzelaria fitxatu du

Utzita dator eta Eibarrek denboraldi amaieran jokalaria erosteko aukera du

Vukasin Jovanovic serbiarra da SD Eibarreko fitxaketa berria. 21 urteko atzelaria, Burdeoseko Girondins taldeak utzita dator denboraldi amaierara arte, beste denboraldi batez utzita jokatu lezake Eibarren eta, era berean, Eibarrek jokalaria erosteko aukera izango luke


Serbiako 21 urtez azpiko selekzioko kapitainak 16 neurketa jokatu ditu aurten Frantziako Ligue1-n. Burdeosera 2017ko urtarrilean iritsi zen, St. Petersburgoko Zenitetik, eta aurretik Izar Gorrian jokatu izan du.

Etorkizun handiko jokalaria da Jovanovic, eskuin zentrala da, oso lehiakorrra eta sendoa. 6 zenbakia eramango du soinean, eta bihar aurkeztuko dute, Ipuruan, 13:00tan.


Datuak

Izena: Vukasin Jovanovic
Jaiotze data: 17/05/1996, Belgrado
Nazionalitatea: Serbia
Luzera: 1,88 m
Posizioa: Defensa central