Skip to main content
EU
Kluba

‘Kirola eta talentua’ ekitaldia Ipuruan

Hays aholkularitzak antolatua izan da

Hays aholkularitza ospetsuak ‘Kirola eta talentua’ ekitaldia antolatu du Ipuruan SD Eibar Fundazioarekin batera, eta eskualdeko enpresen 70 exekutibok hartu dute parte bertan.

Gerente, Zuzendari Orokor, Giza Baliabideetako Zuzendari edo Antolakuntza Zuzendariek lan-munduan eta kirol-munduak egiten diren talentu aukeraketen ikuspegi ezberdinak ezagutu ahal izan dituzte Ipuruako Formakuntza Zentroetan.

Christopher Dottie Hays Españako Managing Zuzendariaren eta Jennifer Clark Erresuma Batuko Haysen Babes Zuzendariaren hitzaldien ostean, Fran Garagarza SD Eibarreko Kirol Zuzendariak hartu du hitza bertan bildu direnei talde armaginean futboleko talentuen aukeraketa ereduaren berri emateko.

Jardunaldiaren amaieran, parte hartzaileek Ipuruako instalakuntzak ezagutu ahal izan dituzte bisita gidatu batekin.