Skip to main content
EU
Kluba

Kirol-hiriaren eraikuntzaren lehen fasea hasi da

Makinak lanean hasi dira Areition

Etorkizuneko kirol-hiriaren eraikuntzaren lehen fasea abian da. Hala, Makinak aste honetan hasi dira lanean Areition.

Lehen fasea lurrak mugitzeko lanei dagokie, futbol-zelaiak kokatuko diren plataformak sortzeko.

Lehenik eta behin, eremuaren perimetroa hesitzen ari dira langileak. Datozen asteetan, jarduketa-eremua garbi utzi nahi da eta horretarako, sastrakak kendu eta zuhaitzak moztuko dira.

Lan hauei hasiera emateko beharrezkoa izan da erakunde guztien baimena jasotzea. Azken izapidea Mallabiko Udalak eman beharreko obra-baimena izan da.

Joan den martxoan, Mallabian Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa puntuala onartzeko beharrezkoa zen parte-hartze prozesua egin zen. Ekimena herritarrei zuzenduta zegoen.

Eibarrek Mallabian azaldutakoa Ipuruan erreplikatzeko asmoa du, abonatu eta akziodun armaginek Klubaren planteamendua zein den bertatik bertara jakin dezaten. Horretarako, prestakuntza-gelak prestatzen ari dira. Bertan erakutsiko dira kirol-hiria nolakoa izango den baita azalpen-bideo bat ere.