
Lehen Taldea
Kike Garciak ez du Eibarren jarraituko
Kike Garciak ez du SD Eibarren jarraituko. Motilla del Palancarreko 31 urteko jokalariak talde armagina utzi du, jaitsiera gertatuz gero taldea uztea ahalbidetzen zion klausula baliatuz.
2016ko neguko merkatuan iritsi zen Eibarrera, eta bost denboralditan zehar elastiko urdin-gorria defendatu du. Eibarren 160 partida jokatu ditu, 37 gol sartuz eta 7 asistentzia banatuz.
Eibarrek Kike Garciak erakutsitako profesionaltasuna eskertu nahi dio, eta etorkizunean zorterik handiena opa dio.