Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Kike Garcíak 2023ra arte luzatu du kontratua Eibarrekin

Beste bi urtez luzatu du ekainean amaitzen zitzaion kontratua eta hirrugarren baterako aukera izango du

Eibarrek eta Kike Garcíak akordioa lortu dute klubarekin lotzen zuen kontratua beste bi denboraldiz luzatzeko (2023ra arte).

Gaztela-Mantxako aurrelaria 2016ko urtarrilean iritsi zen talde armaginera, Middlesbrough taldetik, eta aurreko kontratua 2021eko ekainean amaitzen zuen.

Kike Garciak (Motilla del Palancar, 1989) Ligako 133 partida (28 gol) eta Kopako 6 (bi gol) jokatu ditu Eibarrekin.