Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Kike García: Eibarri esker Lehen Mailan jokatzeko ametsa beteko dut

Gaur izan da Cuencako jokalariaren aurkezpen ofiziala Ipuruan eta baita lehen lan saioa ere

SD Eibarren aurrelari berria den Kike Garcíak eskerrak eman nahi izan ditu talde armaginak eman dion aukeragatik, "Lehen Mailan jokatzeko nire ametsa betetzea ahalbidetu dit Eibarrek".

Cuencako jokalariak ezin izango du partida ofizialik jokatu datorren urtera arte, hala ere, buruan duena zera da, 2019ra arte Eibarko jokalari izango dela.

6 denboralditan zehar Real Murciako jokalari izan ostean, Middlesbrough talde ingelesak fitxatu zuen duela urte eta erdi, FL Championship mailan jokatzen duena, eta bertan izan da Eibarrera etorri den arte.

"Pozik nago eta eskerrak eman nahi nituzke hemen egoteagatik. Orain ahal dudan guztian lagunduko dut taldea, eta datorren denboraldia topera hasiko dut. Eibar hazten ari da urtero, eta horrek animatu ninduen tokiz aldatzera, Espainiara bueltatu nahi nuen".

Kike García (Motilla del Palancar-Cuenca, 1989), "Ongi etorri ederra egin didate aldagelan", "familia baten parekoa da, itxura ona hartu diot".

SD Eibarren Presidentea den Alex Aranzabalek ongi etorria egin zion futbolari berriari, "aspalditik genuen helburu bat bete dugu gaur", adierazi du.

"Gure Kirol Zuzendaritzak aspaldian jarraitu duen jokalaria da Kike", taldea Lehen Mailara igo zenean fitxatu nahi izan zuena, baina futbolariak ingalaterrara joatea erabaki zuen.

Datorren urterako Eibarrek 14 jokalari dituela azpimarratu du. "Kirol arloan oreka eta jarraitasuna lortzea da helburua".

Bere aldetik, Fran Garagarza, Klubaren Kirol Zuzendariaren hitzetan "Gosea duen jokalaria da Kike, batez ere gola emango diguna, eta hori erosi egin behar da. Gure estiloan ongi txertatzen da. Denborak esango du apostu ona izan den ala ez".