Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Junyent: "Partida guztietan borrokatuko dugu, oso zaila izango da gu menderatzea"

Ligako estreinaldia "une onean" datorkiela adierazi du entrenatzaile armaginak

Ana Junyentek agerraldia egin du igandan Sevillaren aurka jokatuko duten partidaren harira. Ligari ekiteko "gogo handiarekin" daudela ziurtatu du entrenatzaileak, izan ere,  "taldea asko hazi da azken asteetan".

Estreinaldia ligan

"Lehiatzen hasteko gogo eta ilusio handia dugu, hori baita gustatzen zaiguna. Hasiera une onean datorkigu. Taldea asko hazten ari da. Jokalariak kontzeptuak barneratzen ari dira. Egia da oraindik gehiago hazi behar dugula, baina aurreko partidetan ikusten ez genituen segurtasun ñabardurekin dago taldea ".

Altak eta bajak

"Aurreko denboraldiko bajak garrantzitsua dira. Baina jokalari onak etorri dira. Racheal iristear dago eta uste dut asko emango digula. Denboraldi-aurrean oso ondo lan egin duen jendea dugu gainera. Partida guztietan borrokatuko duen taldea dugu, oso zaila izango da irabaztea".

Sevilla, lehen aurkaria

"Sevilla oso talde bertikala da eta abiadura handiko jokalariak ditu. Kontraerasora jokatzen dute. Partida deserosoak dira, aukerak sortzen eta jokoa egiten saiatzen zara eta haiek baloiak jaurtitzen dizkizute".

"Oso talde gogorra da, denbora asko darama entrenatzaileak jokalari berdinekin. Partida zaila espero dut, baina lan egin dugu aurre egiteko. Badakigu zein diren Sevillaren indarguneak eta ahulguneak. Partida polita ikusiko dugu".

Honoka, baja izango da

"Honokak arazo bat izan du belaunean beste taldekide batekin entrenamenduan kolpea hartu ostean. Medikuek azterketak egiten ari zatzaio, baina orandik epeak zehaztea zaila da".