Skip to main content
EU
Kluba

Julen Lopezek 2021 urtera arte luzatu du kontratua Eibarrekin

23 urteko ezker hegalekoak Futbol Eskolan hasi zuen bere ibilbidea

Julen Lopez 23 urteko atzelari eibartarrak 2021ko ekainera arte luzatu du kontratua Eibarrekin. Egun talde armaginaren filialean ari den jokalariak bere ibilbide profesional guztia Eibarren egin du, Futbol Eskolatik hasi eta urtez urte mailak eta taldeak igotzen. CD Vitoriako ezker atzelari titularra izan da orain arte, eta denboraldi ona burutzen ari da Bigarren B Mailan.

“Oso pozik nago. Norberantzako zein taldearentzako aitorpena dela esango nuke. Txiki txikitatik talde honetan egon naiz, eta kolore hauek defendatzen jarraitzea, dena erakutsi dizun taldean segitzea, gauza handia da”, adierazi du.

Julen Lopezek Ingenieritza Mekanikoa ikasten du Arrasaten, eta ez du bere formakuntza alboratu. “Une batzuetan gogorra izan da gauza biak aurrera ateratzea, baina posible da. Ezin dira ikasketak baztertu”, azaldu du.

Filialari buruz ibilbideari buruz galdetuta, baikorra da. “Sentsazio onak ditugu, ondo ari gara lanean eta emaitzak iritsiko dira. Baikor nago”.