Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Jujuba Eibarrera itzuli da eta emakumezkoen lehen taldeko bosgarren fitxaketa da

Juliana Aparecida Paulino Cardozo "Jujuba" SD Eibarrera itzuli da, eta emakumezkoen lehen taldearen bosgarren fitxaketa bihurtu da.
Jujuba (Sao Paulo, Brasil, 1991) erdiko atzelaria da, eta 20/21 denboraldian Eibarren aritu zen. Azken denboraldi honetan Santa Teresan jokatu ondoren (27 partida jokatu ditu eta 2.245 minutu guztira), Jujuba talde armaginera itzuli da. Denboraldi baterako sinatu du, 2023ko ekainaren 30era arte.

Ongi etorri, Jujuba!