Skip to main content
EU
Harrobia

Jubenilen lehen taldeak Errege Koparako txartela lortzeko bidean neurketa garrantzitsua jokatuko du igandean

Jokin Aranbarrik zuzentzen duen taldeak puntu berdinak dituen Realaren aurka jokatuko du

Gazteen Ohorezko Nazional Mailan lehiatzen duen jubenilak neurketa garrantzitsua jokatuko du igandean (Unbe, 12:30) Errege Kopa jokatzeko baimena ematen duen bigarren postua lortzeko helburuarekin. Armaginak Realaren aurka jokatuko dute. Bi taldeak, Osasunarekin batera, 45 puntukin dira sailkapenean, eta Errege Koparako txartela batengatik lehiatuko dira Ligako azken sei neurketetan.

Talde eibartarra denboraldi bikaina egiten ari da Gazte Mailako kategoria gorenean eta Ligako azken sartu diren honetan, beren txapelketa borobildu nahi dute bigarren tokia eskuratuz. Hori dela eta, klubak zale guztiak bultzatu nahi ditu igandean  Realaren aurkako partidan taldeari babesa emateko, baita Liga amaieran etxean jokatuko dituzten azken norgehiagoketan.