Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Juan Berrocalek beste urtebetez luzatu du Eibarrekin duen konpromisoa

Jerezeko futbolariak hirugarren denboraldia beteko du armaginen jokalari gisa

Juan Berrocalek beste urtebetez luzatu du Eibarrekin duen konpromisoa
Jerezeko futbolariak hirugarren denboraldia beteko du armaginen jokalari gisa
Juan Berrocalek beste denboraldi batez luzatu du Eibarrekin zuen konpromisoa, aurtengo ekainaren 30ean amaitzen baitzen.
Kontratua automatikoki luzatu da; izan ere, bi aldeak lotzen zituen kontratuak luzapen-klausula bat ezartzen zuen jokalariak partida kopuru bat jokatzen bazuen, eta kopuru hori bete egin da.
Berrocal (Jerez de la Frontera, 1999) 2022-2023 denboraldian iritsi zen Eibarrera eta ligako 55 partida jokatu ditu.
Sevillako harrobian hezia, Juan Berrocal 19 urtez azpiko internazionala izan da sei aldiz, eta guztira 154 partida jokatu ditu Bigarren Mailan Sevilla Atleticorekin, Mirandesekin, Sportingekin eta Eibarrekin.

#Berrocal2025