Skip to main content
EU
Fundazioa

Jostailuen bilketa solidarioan parte hartu eta armagin solidario izan

SD Eibarrek Real Oviedoren aurkako partidarako sarrera bat emango die Orsaixan gunera jostailu berri bat eramaten dutenei

Aurten ere SD Eibar Fundazioak aktibatu du, Gipuzkoako Gurutze Gorriarekin batera, inguruko baliabiderik gabeko haur eta gaztetxoen artean irribarrerik handiena sortzen duen elkartasun kanpaina. SD Eibarrek Real Oviedoren aurka igandean jokatuko den partidarako sarrera bat emango die gaurtik Ipuruara jostailu berri batekin joaten diren zaleei. 

Proiektu honen helburua da hezkuntza-jolas eta -jostailu berriak, ez belikoak eta ez sexistak ematea zailtasun sozialean dauden familiei.

Jostailuak Ipuruako Orsaixan gunean bilduko dira gaurtik aurrera. Kanpaina honetan parte hartu nahi dutenek Orsaixan gunera gerturatu beharko dure gaurtik, 9:30etatik hasita, igandeko partidaren atarira arte edo sarrerak agortu arte. Jostailuak jasotzeko ordutegia astelehen, asteazken eta ostiralean izango da, 9:30etatik 13:30etara eta 15:30etatik 19:00etara Ipuruako Orsaixan gunean, eta partida egunean bertan, 16:30etatik 18:30etara Orsaixanen. Pertsona bakoitzak gehienez bi gonbidapen eskuratu ahal izango ditu. 

Kanpaina hori alde batera utzita, Real Oviedoren aurkako partidarako sarrerak gaur 9:30etan jarriko dira salgai, bai online, bai Orsaixanen, prezio hauetan:

FUNTSAK: 18 €

B EREMUAK: 18 €

A EREMUAK: 20 €

ERDIALDEA: 25 €

HAURRAK: 10 €

ABONATUAK: 15 €


Gainera, VIP sarrerak ere jarriko dira salgai 90 eurotan.