Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Joseba Etxeberriak Eibarreko entrenatzaile izaten jarraituko du beste denboraldi batez

Elgoibarko teknikariak 2025eko ekainera arte berritu du kontratua

Eibarrek eta Joseba Etxeberriak akordioa lortu dute bi aldeak lotzen dituen kontratua beste denboraldi baterako berritzeko, 2025eko ekainera arte

Joseba Etxeberriarekin batera, Jorge Perez bigarren entrenatzaileak eta Luis Prieto prestatzaile fisikoak 2025era arte berritu dute kontratua.
Etxeberriak (Elgoibar, 1977) lehen denboraldia du Eibarreko entrenatzaile gisa, eta Ligako 31 partidatan zuzendu du talde armagina, 15 garaipen, 7 berdinketa eta 9 porroteko balantzearekin.


Entrenatzaile gipuzkoarrak Athleticen harrobian hasi zuen entrenatzaile ibilbidea. Futbol profesionalean SD Amorebieta (Bigarren B Maila) zuzendu du 2017-2018 denboraldian, CD Tenerife (Bigarren Maila) 2018 eta 2019 artean, Athletic Club B (Bigarren B Maila) 2019 eta 2021 artean eta CD Mirandes (Bigarren Maila) 2021 eta 2023 artean.

Zorionak, mister!


#Etxeberria2025