
Lehen Taldea
Joseba Etxeberria: “Badakigu partidu borobila ta sendoa egin behar dugula bihar irabazteko”
Eibarren entrenatzaileak esan du “beraiek, nahiz eta arazo batzuk euki hasieran, jokalari onak dauzkate”
Joseba Etxeberriak adierazi du “badakigu partidu borobila ta sendoa egin behar dugula” bihar Vila-real-en irabazteko.
Gaur Ipuruan emandako prentsaurrekoan, Eibarren entrenatzaileak esan du “badakigu beraiek, nahiz eta arazo batzuk euki hasieran, jokalari onak dauzkatela”. “Gogotsu gaude eta gure asmoa erasoko jokoa egitea da”.
PRENTSAURREKO OSOA