Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Joseba Etxeberria: “Ondo gaude kokatuta, baina orain hasten da benetako denboraldia”

Eibarreko entrenatzaileak adierazi du “konfiantzaz gaudela, nahiz eta arerio gogorra izan”.

Joseba Etxeberriak adierazi du taldea ondo dagoela kokatuta sailkapenean, “baina orain hasten da benetako denboraldia”.

Igandean Ipuruan Burgos CFren aurka jokatuko duten partidaren atariko prentsaurrekoan, armaginen entranatzaileak esan du: “Badakigu guk gure mailarik onena eman behar dugula igandean garaipena lortzeko. Ikusita gure joko maila, batez ere etxean, konfiantzaz gaude, nahiz eta arerioa gogorra izan”.

 

                                                               PRENTSAURREKO OSOA