Skip to main content
Lehen Taldea

Joseba Etxeberria: "Bi porrot jarraian daramatzagu, egoera irauli nahi dugu"

There are no reactions yet. Be the first!

Joseba Etxeberriak agerraldia egin du gaur goizean Ipuruan, larunbat honetan Eldenseren aurka Ipuruan jokatuko den partidaren atariko prentsaurrekoan.

Azken partiden ostean Elgoibarko entrenatzaileak autorkritika egin du, taldearen hobekuntza lortzeko eguneroko lana azpimarratuz: "Bi porrot jarraian daramatzagu, egoera irauli nahi dugu, talde honek gehiago eman dezakeela uste dut. Egia da, halaber, jokalariek lan egiteko eta gauzak zuzentzeko duten jarrera horrek asko errazten duela hobekuntza horretan tematzen jarraitu nahi duzunean ".

Larunbatean Ipuruan izango den Eldenseri dagokionez, "aurkari indartsua dator, beste talde batzuek baino izen gehiago edo gutxiago izan dezakeen arren".