Skip to main content
EU
Lehen Taldea

José Reciok utzita jokatuko du Eibarren

Erdilaria CD Leganesetik dator eta denboraldi amaierara arte izango da armagina

Eibarrek akordioa lortu du CD Leganesekin José Recio jokalariak talde armaginean utzita jokatu dezan 2021ko ekainaren amaierara arte. Erdilaria denboraldiko bigarren fitxaketa da, eta gaur bere taldekideekin batera arituko da Mendilibarren aginduetara Atxabalpen.

José Recio (Malaga, 1991) esperientzia handiko jokalaria da eta LaLiga gertutik ezagutzen du. Guztira 226 neurketa jokatu ditu. Bere debuta 2010ean egin zuen Malagarekin 19 urte zituela. Harrez gero, Malaga (138), Granadan (43) eta Leganesen (45) aritu da.