Skip to main content
EU
Kluba

Jose Luis Valdes “Txetxu el Negro” SD Eibarreko jokalari ohia hil da

Jokalari armagina izan zen 50. hamarkadan

SD Eibarreko jokalari ohi Jose Luis Valdes, “Txetxu el Negro” bezala ezaguna, hil da gaur Bilbon 89 urterekin.

Jose Valdes ezker erdilaria zen eta hamar denboralditan zehar izan zen Eibarko jokalaria 50. hamarkadan. Afizionatu mailan lortutako Espainiako Txapelketa bietan parte hartu zuen, Antonio Corral entrenatzailea zelarik.

Irudian “Txetxu el Negro” beheko lerroaren erdialdean ageri da, bi marra zurien gainean.