Skip to main content
EU
Lehen Taldea

José Luis Mendilibarren prentsaurrekoa Valentziaren aurkako partidaren atarikoan

Eibarreko entrenatzaileak lehen taldeko 20 jokalariak deitu ditu

“Talde biak gaude irabazteko gogoz, baina ez bakarrik lehenengo partidua galdu egin dugulako, baizik eta beti duzulako hiru puntuak lortzeko gogoa. Badakigu erraza ez dela izango eta badakigu zer nolako taldea den Valentzia”.

“Badirudi lehenengo neurketa galdu ondoren, alarmak pizten direla eta etxean irabazi behar duzula. Coruñan irabazi bagenu, etxean Valentziaren kontra irabazteko gogo berdinak izango genituzke. Hiru puntuak lortzeko gogoz gaude, hori da dena”.

“Galtzen duzunean ez da beti txarto jokatu duzulako eta irabazten duzunean ez da beti ondo jokatu duzulako. Coruñan akats bat egin genuen, batez ere penalti bat egiteagatik. Izan ere, bagenekien denboraldi honetan asko zigortuko zutela besoak eta eskuak erabiltzea aurkaria bultzatu edo heltzeko, abisatuta geunden. Oso garrantzitsua da hanka-sartzerik ez egitea. Gero, ondo edo txarto jokatu ahal duzu, zuzenago okerrago ibili, baina behintzat aurkariak ez diezazula irabazi akats bat egiteagatik”.

“Valentziaren jarrera ona izango da, partidaren bila joango da, berdin da nor datorren. 19 datoz, baina hori ez da berria. Zurrumurru asko dago, gauza ugari esaten dira”.

(Fitxaketen inguruan). “Nahastea dago joan eta etortzen diren jokalariekin. Ez dut ulertzen zergatik ez dagoen merkatua libre denboraldi osoan. Supermerkatura urteko egun guztietan joan ahal gara, ezta? Bada, honekin berdin. Aterako diren jokalariei buruz hitz-egiten da, eta baita iritsiko diren jokalariei buruz ere. Erokeria da. Abuztuaren 31 iristeko irrikitan gaude daukagun taldean arreta jartzeko. Agian datorren astean talde bat iristen da, dirua jarri, eta ezin duzu ezer egin. Abuztuaren 31 iristeko irrikitan nago”.

“Gaur egun, futbolean badirudi mundu guztiak daukala ateratzeko eta hobetzeko aukera eta inor ez dagoela pozik sinatu duen kontratuarekin. Badirudi guztiok gaudela alde egiteko gogoz. Merkatua irekita dagoenez eta batzuei txoriak buruan sartuko dizkietenez, aukera badago. Ez dut ulertzen nola egon daitekeen egoera modu horretan”.