
Jose Luis Mendilibarrek Ramón Cobo Saria jaso du 2015-2016 denboraldian izandako ereduzko jarreragatik
Gaur goizean, Ángel María Villar Espainiako Futbol Federazioaren Presidenteak saria eman dio Mendilibarri
José Luis Mendilibarrek gaur goizean jaso du Ramón Cobo Saria Espainiako Futbol Federazioaren Presidentearen eskutik, Madrileko Ciudad de Fútbol instalazioetan antolaturiko ekitaldian. Sari honek Zaldibarreko entrenatzaileak pasa den denboraldian egindako lana eta izandako ereduzko jarrera aintzat hartzen ditu.
Ángel María Villarrekin batera, Eduardo Caturla Entrenatzaileen Batzordearen Presidentea eta Julen Lopetegui hautatzaile nazionala izan dira Ramón Cobo sariak banatzen.
Ramón Cobo Sariak 2011n sortu ziren RFEFren Entrenatzaileen Batzordearen presidente ohiaren omenean, jarrera zehatz batengatik edo orokorrean denboraldi osoan zehar izandako jarrera onagatik nabarmendu diren entrenatzaileak aintzat hartzeko helburuz.
Informazio gehiago hurrengo estekan: www.rfef.es/noticias/entrega-premios-ramon-cobo