Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Jose Luis Mendilibar: “Azken partidutako lanari jarraipena eman behar diogu”

Entrenatzaile armaginak ohartarazi du Valentzia oso taldea sendoa dela etxean

José Luis Mendilibarrek prentsaurrekoa eskaini du gaurkoan Atxabalpen Valentziara bidaiatu aurretik. “Azken partidutako lanari jarraipena eman behar diogu”, adierazi du Zaldibarreko prestatzaileak.

Eibarreko entrenatzaileak onartu du azken astetan bezalaxe taldeak baja asko dituela. Era berean, ordea, “talde hobea izan gara azken partidatan”, adierazi du. Mendilibarren esanetan, “Denok ikusi dugu jende aldetik larri genbilela eta talde moduan hobeto aritu gara. Espero deugu Valentziaren aurka ere horrela aritzea”.

Valentziaren inguruan ere mintzatu da entrenatzailea. “Talde sendoa da Valentzia. Etxean oso sendo ari dira. Ez dute partidarik galdu eta Txapeldunen Ligan ere paper ona egiten ari dira. Eurek ere lesio asko izan dituzte, baina gure antzera aurrera egin dute. Pixkanaka jendea errekuperatzen joan dira eta orain etxean oso sendo daude, afizioaren laguntzarekin lan bikaina egiten ari dira.

Beren jokalmodeaz ere aritu da entrenatzaile armaginak. “Oso zuzenak dira. Askotan posesio handirik gabe irabazten dituzte partidaK. Beti aurkako atera begiratzen ari dira. Parejoren paseak beti aurreraka doaz eta Rodrigo aurkitzen badu hurrengo pasea ere aurreaka izaten da. Atzean ere presionatzeko asti handirik ez dizu ematen, beren atzelariek oso zuzen jokatzen dute”.

“Gure helburua Mestallan azken partiduetako lanari jarraipena egitea da. Taldea izan behar dugu. San Mameseko partidak plus bat eman zigun zentzu horretan. Esteban Burgosek partida nola amaitu zuen ikusteak esaterako indarra eman zigun”.

“Konfiantza dugu filialeko jokalariengan. Gurekin dexente daramate entrenatzen. Kopan ere jokatu zuten. Baten batek agian jokatzek aukera izan dezake”.

“Sufritzeko partida izango da. Oso onak dira etxean eta gauzak oso argi dituzte”