Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Jordi Ferrón: "Ahal dugu"

Prestatzaile katalana emakumezkoen taldeko entrenatzaile berri gisa aurkeztu dute Ipuruan

Jordi Ferrón Ipuruako prentsa aretoan aurkeztu izan da gaur emakumezko taldearen entrenatzaile gisa. Prestatzaile katalanak adierazi du "ilusio handiarekin" eta "energiarekin" iritsi dela klubak esku artean duen erronkari egiteko.

Armaginen prestatzaile berria "ahal dela" transmititzeko gogoz dator, erronka "zaila" den arren.

"Badira aukerak, jakina. Lan handia eta ona egin behar dugu irabaztea merezitzeko. Asko sinesten dut lanean eta ahaleginean. Jasotzeko, normalean, eman egin behar duzu. Ziur nago sei aste hauetan zaila izango dela norbaitek guk baino gehiago ematea", adierazi du.

Entrenatzailearekin batera, Amaia Gorostiza klubeko presidentea eta César Palacios Kirol Zuzendaria izan dira agerraldian.