Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Jone Ibañez, emakumezkoen lehen taldeko aurreneko fitxaketa

Erdilari bizkaitarrak 2024ra arteko kontratua sinatu du talde armaginarekin

Jone Ibañez (Galdakao, 1997) SD Eibarreko emakumezkoen lehen taldeko lehen fitxaketa da. Erdilari bizkaitarrak bi denboraldirako kontratua sinatu du, 2024ko ekainaren 30era arte, eta libre iritsiko da joan den denboraldian Deportivon aritu eta gero.
Lezaman hezia, Athletic Clubeko lehen taldean egon zen 17/18 denboralditik 20/21 denboraldira.
Azken denboraldi honetan 27 partida jokatu ditu Deporrekin, 2.000 minutu pilatuz, lau gol sartuz eta bi asistentzia banatuz.

Ongi etorri, Jone!